Artea

Oteizaren erakusketa bat ireki dute Bilboko galeria batean

1950. eta 1990. urteen artean hainbat materialekin ondutako 18 eskultura bildu ditu Michel Mejutok, tamaina txikikoak denak ere.

Irune Berro Urrizelki.
2013ko otsailaren 1a
22:14
Entzun

Jorge Oteizak (Orio, Gipuzkoa, 1908-Donostia, 2003) burdinaz, altzairuz eta alabastroz egindako piezak bildu ditu Michel Mejuto galeristak, Bilbon duen aretoan. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Madrilgo bildumagileen lanak dira, eta horietako batzuk ez dira inoiz jendaurrean erakutsi. Salgai jarri dituzte orain. Piezarik merkeenak 9.000 euro balio ditu; garestinak, 120.000 euro.

1950. urtekoak dira obrarik zaharrenak. Zeramika industrialez landutako San Isidro bi dira, zehazki. Eta figuratiboak izanagatik, errealismoaren barnean sailka ezin daitezkeela ohartarazi du Mejutok. “Figurazio aurreratu batez ari gara hizketan”, nabarmendu du.

Arantzazuko apostoluen friso  ezaguna sortzeko prozesuan egindako zirriborroetako bat ere jaso dute. Hamasei apostolu daude lan horretan.

Bilboko galerian bildutako obren artean badira, halaber, espazio betea eta hutsaren ikerketan sortutako lan esanguratsuak: kutxa hutsak, kutxa metafisikoak eta esferaren desokupazioaren eremuei dagozkien obrak. Martxoaren 27a arte izango da erakusketa, Bilbon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.