Lapurreta

Oteizaren tailer-etxetik artelan bat lapurtu zuten, igandean

Altzuzako Oteizaren tailer-etxetik pieza bat ostu zuten joan zen igandean. =i San Cristobal =i izeneko artelana brontzetan urtutako forma askotako pieza da, eta hartu aurretik Oteizaren logelaren kanpoan zegoen. Museoaren arduradunek Guardia Zibilarekin elkarlanean ari direla esan dute, eta egoitzaren segurtasuna bermatzeko neurri gehiago hartuko dituztela, behar balira.

2004ko apirilaren 14a
18:10
Entzun
Oteizaren heriotzaren urteurrena zela eta erakusketa berezia egiten ari ziren artistaren tailer-etxean. Aukera hura baliatuta, norbaitek Oteizaren artelan bat lapurtu zuen; San Cristobal izenekoa. Pieza San Cristobalen irudi abstrakto bat da, brontzetan urtutakoa.

Museoko langileak 18:30ean jabetu ziren artelana falta zela, eta Guardia Zibila eta Nafarroako Polizia Judizialak ikerketa ireki dute, gertatutakoa argitzeko asmotan.

Lapurtutako artelanak San Cristobalen irudiari forma desberdinetan ateratako 51 irudietako bat da, 23. a. 1950 inguruan egindakoa.

Museoaren arduradunak kezkatuta daude, eta behar bada segurtasun neurriak gogortuko dituztela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.