ZINEMA

Otsailaren 5etik 26ra egingo dute ZinemaldiaCat

Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren 11. edizioa egingo dute aurten.

2016ko otsailaren 2a
21:36
Entzun

Sail ofizialez gain (fikzio eta dokumentala) jaialdiak ekitaldi paralelo ugari proposatuko ditu, eta Pere Vall, Miki Esparbe, Melina Mathews, Agusti Argelich eta Patricia Bonet dira aurtengo jaialdiko epaimahaikideak.

Iaz jaialdian izan ziren bi lan, Loreak eta Minerita (laburmetraia) Oscar sarien iblibidean izan dira, eta aurtengoan, munduan zehar egindako ekoizpenek "garbi erakusten dute euskal zinema munduratzen ari dela", antolatzaileen esanetan: "ZinemaldiaCat jaialdiak topikoak puskatzen ditu erakutsiz ez dela euskaldunek euskaldunentzat egindako zinema mota bat, baizik eta mundu osoko txoko ezberdinetara iritsi nahi eta iristen den zinema dela euskalduna".
 
Jaialdia Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du. Emanaldien ondoren zuzendari, aktore, gidoilari edota ekoizleekin solasaldiak izango dira, eta era berean, sail ofizialez gain programa alternatibo bat ere eskainiko da.

[Youtube]https://youtu.be/IAWS_niKwR4[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.