Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak behin-behinean aske utzi du gaur Pablo Hasel hip hop abeslaria (Lleida, Herrialde katalanak, 1988), atzo poliziek Lleidan atxilotu ostean. "Terrorismoa goratzea" eta "biktimak umiliatzea" egotzita atzeman zuten. Abeslariak orain hilero 1ean eta 15ean bere herriko auzitegira agertu beharko du.
Haselek YouTuben jarritako hamabi bideo aztertu ditu epaileak, Grapo, ETA, Al Kaeda edo Terra Lliure erakunde armatuei aipamena egiten diela eta.
[YouTube]http://youtu.be/qYgEWhpYyb0[/YouTube]