LITERATURA

Pablo Nerudaren poema argitaratu gabeak aurkitu dituzte

Datorren urtearen hasieran argitaratuko dira lan horiek Espainiako Estatuan.

Pablo Neruda.
2014ko ekainaren 18a
08:47
Entzun

Idazleak sekula argitaratu gabeko hogeitik gora poema azaldu dira Pablo Neruda Fundazioak poetaren artxiboan egindako azterketa baten ondoren. Bere lanen eskuizkribuak gordetzen zituen kaxa batzuetan agertu dira; azterketan zehar ohartu ziren eskuz idatzitako kalitate handiko poema batzuk ez zirela sekula argitaratu kutxa bakoitzari zegokien obretan.

Seix Barral argitaletxeak jakinarazi du 2014. urtearen bukaeran argitaratuko dituela poema horiek Latinoemrikan eta 2015. urtearen hasieran Espainiako Estatuan. Argitaletxearen ustez, "sekulako garrantzia" du aurkikuntzak; izan ere, Pablo Nerudaren heldutasunaren garaian kokatzen baitituzte; Canto general (1950) lanaren ostean idatziak dira. Orain arte, azaldu dira poeta txiletarraren argitaratu gabeko beste bi lan ere: bere gaztaroko poesia eta prosa biltzen dituzten El rio invisible (Seix Barral, 1980) eta Poemas de Temuco (Seix Barral, 1996)  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.