Panahi zigortu izana salatu du Berlinalek, eta «babes osoa» adierazi dio

Agentziak
Berlin
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Otsailean Berlinaleko epaimahaikide izateko gonbidapena egina zion Berlineko zinema jaialdiak Jafar Panahiri. Ordea, Irango Gobernuaren aurkako konspirazioa eta propaganda egotzita, sei urteko espetxe zigorra eta hogei urtean zinema egiteko debekua ezarri diote asteon zinemagileari. Epaiagatik «nahigabe sakona» azaldu du Dieter Kosslick Berlinaleko zuzendariak. «Izugarria da halako ospea duen zuzendari bat bere lan artistikoagatik horren gogor zigortzea. Panahik gure babes osoa du». Txileko Zinemagileen ElkarteNagusiak ere gaitzetsi du epaia, eta elkartasuna agertu dio.

Bere kontra bere «ikuspuntuagatik» egin dutela salatu zuen Panahik auzitegian, Le Monde egunkariak haren argudiatzea kaleratuta atzo azaldu zuenez. «Ni epaitzea Irango zinema konprometitu, sozial eta humanitario guztia epaitzea da; boterearen eta diruaren menera jartzen ez deneta gizartearen irudi errealista ematen saiatzen den zinema».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.