Patxi Zubizarreta izan da 2010eko Euskadi sarietako euskarazko haur eta gazte literaturako irabazlea, Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Ibaizabal) lanagatik. Gaztelaniazko haur eta gazte literatura hutsik utzi du epaimahaiak, lanen kalitate faltagatik.
Euskarazko saiakeraren atalean Joxe Azurmendiri eman diote saria, Azken egunak Gandiagarekin (Elkar) lanagatik. Gaztelaniazko saiakera saria, berriz, Miguel Sanchez Ostizentzat izan da -Sin tiempo que perder (Alberdania)-.
Itzulpeneko garailea Jesus Mari Mendizabal izan da, Eguzki kolpea-gatik (Horacio Quiroga; Alberdania-Elkar).
Ilustrazioakoa Jokin Mitxelena, Lapikoa-gatik (Aizkorri). Liburuaren idazlea Pello Añorga izan da.
Literaturako irabazleen berri atzo eman zuten
Atzo jakin zen literaturako aurtengo Euskadi saria Fermin Etxegoieni (Oñati, 1966) ematea erabaki duela epaimahaiak, iaz Pamiela argitaletxearekin argitaratutako Autokarabana nobelagatik. Gaztelerazko literatur lan onenaren saria Jose Fernandez de la Sotari (Bilbo, 1960) ematea erabaki dute, Vacilación poesia liburuagatik.
kulTURA
Patxi Zubizarreta, Joxe Azurmendi, Jesus Mari Mendizabal eta Jokin Mitxelena ere Euskadi sarien irabazle
Euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko saiakera, itzulpena eta ilustrazio ataletako garaileak izan dira, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu