Musika

Paul Anka eta Dr. John Gasteizko Jazzaldian izango dira

Ruseel Gunn, Elektrik Butterfly taldea, Andrea Motis, Joan Chamorro, Melissa Aldana eta Kris Bowers musikariak ere jaialdian izango dira.

Dr. John.
Ane Urrutikoetxea.
2014ko otsailaren 28a
15:27
Entzun

Gasteizko 38. Jazzaldian izango dira Paul Anka Kanadako abeslaria eta Dr. John piano eta gitarra jotzailea. Dr. Johnek omenaldia egingo dio Louis Armstrong mitikoari, New Orleanseko (AEBak) Lionel Ferbos eta Dave Bartholomew tronpeta jotzaile beteranoekin batera. Emanaldia ekainaren 17an izango da. Egun horretan berta, Trombone Shortyk eta bere bandak kontzertua eskainiko dute.

Bestalde, Paul Ankak Rock Swings diskoaren abestiak eskainiko ditu ekainaren 18an. Bon Joviren It's My Life, REM taldearen Everybody Hurts, Eric Claptonen Tears in Heaven, Oasisen Wonderwall eta Nirvanaren Smells Like Teen Spirit abestiak interpretatuko ditu, besteak beste.

Artista horiekin batera, Jazzaldian izango dira Ruseel Gunn eta Elektrik Butterfly taldea, Andrea Motis, Joan Chamorro, Melissa Aldana eta Kris Bowers musikariekin batera. Jaialdia ekainaren 13tik 19ra izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.