Ez dira AEBetako Oscarrak bezain entzutetsuak, baina haien mailara heltzea dute amets Europako Zinema Sariek, eta bidez batez, noski, Europan egindako zinea bultzatzea.
Aurten Pawel Pawlikowski zinemagile poloniarraren Ida pelikula izan da sari banaketako protagonista nagusia. Ida mojagaia da eta moja bilakatu aurretik II. Mundu Gerra garaiko Poloniara eramango duen izeba bisitatzea erabakitzen du. Hala, 57 urteko zuzendariak herrialdearen garai ilunenetako baten argazkia egiten du.
Izan ziren, ordea, saridun gehiago ere. Marion Cotillard aktore frantziarrak emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Bi egun, gau bat pelikulan egindako lanarengatik. Gizonezkoen atalean, berriz, Timothy Spallentzat izan da saria, Mike Leigh zuzendariaren Mr. Turner filmeagatik.