Kultura

Pedro Iturralde jazz musikariak jasoko du Vianako Printzea Saria

Barricada taldea, Pascual Aldabe musikaria eta Alfredo Landa aktorea ziren beste hautagaiak. Barricada hirugarrenez geratu da Nafarroako Gobernuak eman ohi duen saririk gabe.

2007ko maiatzaren 2a
12:56
Entzun
Pedro Iturralde (Faltzes, 1929) musikariak jasoko du aurten Nafarroako Gobernuaren Kultura Kontseiluak eman ohi duen Vianako Printzea Saria. Hala erabaki du epaimahaiak, beste hiru hautagaiak -Barricada taldea, Pascual Aldabe musikaria eta Alfredo Landa aktorea- atzean utzita. Barricada hirugarrenez geratu da saririk gabe.

Iturralde oso goiz hasi zen musika ikasten: 9 urterekin saxofoia jotzen zuen eta 18 urterekin bira egin zuen atzerrian. Adin horretan Madrilera joan zen bizitzera, eta goi-mailako musika ikasketak egin zituen hango kontserbatorioan. Egun, Madrilgo Kontserbatorioko katedraduna da.

Dena den, arlo akademikoan baino ezagunago saxofoi jotzaile eta, oro har, jazz musikari gisa egin da. Bere taldearekin zein beste batzuekin mundu guztian ibili da. Zenbait lerro berri ere ireki ditu; hala nola, jazzaren eta flamenkoaren arteko nahasketa, Paco de Lucia gitarra jotzaile espainiar sonatua lagun zuela. Mundu guztian eta mundu guztiko musikariekin ibili da.

Argazkian, Iturralde saio batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.