Perez Villaamilen bi margolan jarri dituzte Arte Eder museoan

Banco Santander fundazioak XIX. mendeko pintore espainiarraren pare bat koadro utzi dio museoari

Perez Villaamilen koadroak, Arte Eder museoan. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Jenaro Perez Villaamil (1807-1854) pintorearen bi koadro jarri dituzte Bilboko Arte Eder museoan. Banco Santander fundazioak utzi dizkio bi margolanak museoari, Gonbidatutako Obra programaren barruan. Perez Villaamil XIX. mendeko Espainiako paisaia-margolari erromantiko garrantzitsuenetako bat izan zen.

Bi koadroak 1835ekoak dira, eta objektuari berari erreparatzen diote, Sevillako katedralari. La catedral de Sevilla por el lado de las gradas eta La procesión del corpus en el interior de la catedral de Sevilla. Tamaina bera dute, eta Villaamilen beste koadro baten ondoan kokatu dituzte: Vista general de Toledo desde la Cruz de los Canonigos. Hura, ordea, museoaren bilduma iraunkorreko lan bat da. Ana Sanchez-Lassa museoaren kontserbatzailearen esanetan, jarritako bi koadroek Perez-Villaamilen obraren «bikaintasuna» adierazten dute. Kontserbatzailearen ustez, pintoreak ez zuen islatu katedrala «monumentu arkitektoniko» huts bat balitz bezala. «Horrez gain, garai hartako pertsonaiak pintatu zituen. Hartara, pertsonaia haietatik hurbilago sentiarazten zaitu, eta koadroari hoztasuna kentzen dio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.