Kultura

'Pertur'-i buruzko dokumentala gaur Zinemaldian

Angel Amigo zinema ekoizleak egin du 'El año de todos los demonios' lana. 21:30ean emango dute, Kursaaleko bigarren aretoan.

2007ko irailaren 25a
13:55
Entzun
Uztailaren 23an 31 urte bete ziren Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA pm-kidea desagertu zenetik. Hainbat sektorek ETA pm-ko kideei leporatu die gertaera, baina Angel Amigo zinema ekoizleak osatutako El año de todos los demonios dokumentalak bestelako hipotesi bat jarri du mahai gainean, pasadizo iluna apur bat argitzeko. Haren arabera, zantzu asko daude Pertur Espainiako Poliziaren aginduz Italiako neofaxistek bahitu zutela pentsatzeko. ETApm-koa izan zen Amigo bera ere.

Gaur emango dute dokumentala Donostiako Zinemaldian, 21:30ean hasita, Kursaaleko bigarren aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.