Piano eta biolin emanaldia larunbatean Gasteizen
MUSIKA. Haize Lizarazu donostiarrak eta Madi Arana gasteiztarrak —23 urte ditu batak, eta 21 urte, besteak— piano eta biolin kontzertu bat emango dute larunbatean, Gasteizko Santa Maria katedraleko habeartean. Cesar Franck, Olivier Messiaen eta Maurice Ravel konpositoreen lanak joko dituzte; emanaldi hori izango da azkenekoa katedraleko abuztuko programazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu