Literatura

Pio Barojaren bi nobela euskaraz argitaratu dituzte

Pio Barojaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratuz, haren nobela ezagunenetako biren euskarazko itzupenak eman dituzte argitara Alberdania eta Elkar argitaketxeek, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz bideratzen duen Literatura Unibertsala bildumaren barruan: =iZalakain abenturazalea=i, Koro Navarrok euskaratua eta Inazio Mujika Iraolaren hitzaurrearekin hornitua; eta =iJakintzaren arbola=i, Josu Zabaletak euskaratua eta Miguel Sanchez-Ostizen hitzaurrerarekin hornitua.

2006ko azaroaren 15a
19:36
Entzun
Barojaren bi nobela horiek ez zeuden EZIEk Literatura Unibertsala bildumarako prestatutako itzulgaien zerrendan, baina Jaurlaritzako Kultura Sailetik egindako eskaintza onartuz, bildumako ale berezi gisa atondu ditu EIZIEk, eta halaxe argitaratu dituzte Alberdaniak eta Elkarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.