donostiako zinemaldia

Pitten eta Tarantinoren Donostia

'Inglourious Basterds' filmeko aktoreak eta zuzendariak zoramena eragin dute. "Gozatu egiten dut jendearen ondoan, baina nire bizitza pribatua gordetzea nahi dut", esan du Pittek. Tarantinok azaldu da zaila egiten zaiola izarrekin lan egitea.

2009ko irailaren 18a
20:12
Entzun
Quentin Tarantino eta Brad Pitt dira Donostiako 57. Zinemaldiko izarrik nagusietakoak -Inglourious Basterds filmaren zuzendaria eta aktorea dira, hurrenez hurren-, eta zoramena eragin dute gaur, jaialdiaren lehen egunean -dena dela, 20:00etan hasi da Zinemaldia-. "Gozatu egiten dut jendearen ondoan, baina nire bizitza pribatua gordetzea nahi dut", esan du arratsaldean, prentsaurrekoan, Pittek.

Tarantino atzo arratsaldean iritsi zen Donostiara, Pitt gaur eguerdian, eta 18:30etik aurrera prentsaurrekoa eman dute (BERRIA.INFOk zuzenean eman du; ikusi hemen); Lawrence Bender ekoizlea haiekin izan da.

"Atzera begiratu eta zorte ona izan dudala ikusten dut. Ibilbide interesgarria daukat, batzuetan okerrak eginda eta besteetan ez", iritzi dio Pittek.

Inglourious Basterds filmaz aipatu du errodajea "bikaina" izan zela, eta Tarantinorengandik asko ikasi zuela. Honek adierazi du zaila egiten zaiola "izarrekin lan egitea, taldearentzat hori arraroa dela eman dezakeen arren".

Edurne Ormazabal, Francis Lorenzo eta Barbara Goenaga dira irekiera galako aurkezleak (20:00etan hasi da). Gainera, aktore eta epaimahi ofizialeko kideek ere han daude. Atom Egoyan zuzendariak bertan aurkeztuko du Chloe filma. Das Weisse Band filmeak Fipresci saria eskuratuko du eta Margaret Menegaz ekoizlea izango da saria jasotzeaz arduratuko dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.