Roman Polanski izan da Europako Zinema Sarietako irabazle nagusia. The Ghost Writer filmarekin, zazpi sarietako sei eskuratu ditu zinemagileak, tartean, film eta zuzendaritza onenarenak. Film berean protagonista rolean eginiko lanagatik, Ewan McGregorrentzat izan da aktore onenaren saria.
Justiziarekin izandako arazoak tarteko, Polanski ez zen izan Estonian atzo eginiko sari banaketa ekitaldian, eta bideo konferentziaz eskertu zuen «talde erabat europearra» izan duen lana saritzea. Berlinalek iragan otsailean Zilarrezko Hartza eman zion film beragatik, eta orduan ere ezin izan zuen bertan jaso.
Polanskiren azken lana izan da Europako Zinema Sarietan irabazle nagusia
'The Ghost Writer' filmarentzat izan dira Estonian banatutako zazpi sarietako sei, tartean, lan onenarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu