Kultura

Pop arteko artista esanguratsuenen obrak paratu dituzte Guggenheim museoan

Pop artearen ordezkari garrantzitsuenak diren artisten lanak egongo dira ikusgai datorren urtera arte Bilboko Guggenheim museoan. Andy Warhol edota Jim Dine dira 60ko hamarkadan sortu zen mugimenduaren ordezkari nagusien lanak, besteak beste. Merkantilismoari erantzuna emanez sortu zen pop artea Amerikako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan. "Publizitatearen ikonografia eta diseinu grafikoaren baliabideak" erabiltzen dituzte artistek euren artea garatzeko.

2004ko otsailaren 9a
18:18
Entzun
Merkantilismoari erantzuna emanez sortu zen pop artea Amerikako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, 60ko hamarkadan. Artista horiek publizitatearen ikonografia eta diseinu grafikoaren baliabideak erabiltzen zituzten eta gaur egun ere garai hartako ezaugarriei eusten die mugimendu horrek.

2005eko udaberrira arte Guggenheimeko 104 aretoan egongo dira Andy Warhol, Jim Dine, Roy Lichtenstein, Robert Rauschenberg, Claes Oldenburg eta Coosje van Bruggenen lanak. Horietako batzuk oso lan handiak dira Oldenburgen 'Itsasontzi labana' edota Jim Dineren 'Three Red Spanish Venuses', esaterako.

Areto honetan bertan egongo dira Andy Warholen 150 Marylinak eta Rosenquisten lanak. Azken honi omenaldia egingo dio museoak atzera begirako batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.