Portela: "Iruin eta senideak gustura gelditu dira filmarekin"

'Lasa eta Zabala' filmeko ekoizle eragile Joxe Portela 'Zurriolako butaka' saioan izan da. [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2195/[/berriatb]

Portela, Zurriolako Butaka saioan, gaur. URTZI URKIZU
urtzi urkizu
2014ko irailaren 25a
17:38
Entzun

Joxe Portelak nabarmendu du 'Lasa eta Zabala' filma egitea asko kostatu dela. "Baina argitara atera da. Espero genituen kritikak, hainbat hedabidek seinalatu dutelako. Baina espero dugu ez gertatzea 'La pelota vasca'-rekin gertatu zena". Portelak gogorarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza aurrekontuaren %4 baino ez dela izan. Saioak Unax Ugalde aktorearen hitzak jaso ditu. Iruinen rola betetzen du Ugaldek.

Saio berean, Aitor Zarzuelo epaimahai gazteko kidea izan da. Gustura daude esperientziarekin.

Kritikarien solasaldian, Andoni Iturbe (Noticias) eta Ander Barinaga-Rementeria izan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.