Bertsolaritza

Principal antzokia, finalerako prest

Arabako Bertsolari Txapelketako txapela janzten saiatuko dira larunbatean Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal.

Jon Rejado.
2011ko martxoaren 29a
16:16
Entzun

Arabako Bertsolari Txapelketa Principal antzokira itzuliko da datorren larunbatean, 17:30ean, urte bateko atsedenaren ondoren. 2010eko kuadrilla arteko txapelketaren ostean banakako lehia berreskuratu dute, eta otsailaren 12an bidea hasi zuten 30 lagunetatik sei indartsuenak izango dira finalean: Oihane Perea 2009ko txapelduna, Manex Agirre, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal.

Aurtengo txapelketan egondako maila nabarmendu dute finalean izango diren sei bertsolariek, baita bertsozaleek saio guztietan izan duten jarrera ere. Kanporaketetan zein finalaurrekoetan jendetza bildu dela gogorarazi dute, eta azken bi hilabeteetan Araba osoan izan den giroa Principal antzokian islatuko den esperantza azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.