Antoine Saint-Exuperyren Printze txikia ipuina egokitzea zen zinemagileei jarritako lana. Egokitzapen hori modu batean egin du Indiako talde batek, beste batean Perukoak, eta beste batean Euskal Herrikoak. Hiru kulturatako zinemagile horiek egindako lanaren emaitza da What about Columbus dokumentala. Aldi berean estreinatuko dute, gaur, Liman, Bilbon (Alondegian, 16:30ean) eta Punen. Proiekzioaren ondoren, hiru aretoen arteko konexioa egingo dute webcamaren bidez, eta aretoetan bildutako zinemagileek zein ikusleek «kontinente arteko» solasaldia edukiko dute.
Euskal Herriko kulturaren bertsioa Moriarte ekoiztetxekoek egin dute, eta Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga izan dira gidoilariak. Dokumentalak 108 minutuko iraupena dauka, eta zinemagile talde bakoitzak hamar minutuko film labur bat atondu du.
'Printze txikia' liburua egokitu dute hiru kulturatako zinemagileek
'What about Columbus' dokumentala aldi berean estreinatuko dute, gaur, Bilbon, Liman eta Punen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu