Irudia. Donostia
PROKOFIEVEN ERRITMOAN
Joelle Bouvierren koreografiari jarraituz, Sergei Prokofievek William Shakespeareren Romeo and Juliet antzerki obran oinarrituta sortutako musikaren erritmoan aritu ziren atzo arratsean, Kursaal auditoriumean, Genevako Antzoki Handiko Balleteko dantzariak, Donostiako Musika Hamabostaldiko programazioaren barruan. Genevako Ganbera Orkestrak jo zuen Prokofieven musika, Philippe Beran zuzendari zuela. Gaur beste emanaldi bat egingo dute Genevako Antzoki Handiko Balleteko dantzariek, 20:00etan hasita, leku berean, Kursaal auditoriumean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu