PSE-EEk «joko zikina» salatu, eta Eusko Legebiltzarrera jo du

2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Donostiaren izendapena susmopean jartzeko «joko zikina» dagoela salatu du Pilar Perez Fuentes PSE-EEko legebiltzarkideak, Kordobako eta Zaragozako alkateek jaso dituzten gutun anonimoak direla eta. Hautetsi sozialistaren iritziz, «kasketaldiak» eragindako erreakzioa da. PSE-EEk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, instituzio horrek bere babesa azal diezaion Donostiaren izendapenari. Perez Fuentesen hitzetan, izendapena «garbia izan da, eta ondo egindako lanaren ondorio».

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren iritziz, «galtzaile txarrek» sortutako polemika da, etagutun anonimoen sinesgarritasuna «hamahiru epaimahaikide independente eta nazioartekok ebatzitakoaren gainetik» jarri izana deitoratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.