Hain zuzen, lan hark ireki zuen Hamabostaldiaren lehen aldia, 1939ko abuztuaren 16an, Kursaal Antzoki Handia zaharrean. Hortaz, 75. urteurrena ospatzeko, Patrick Alfaya zuzendariak eta haren lantaldeak erabaki dute jaialdiaren historian erreferentziazkoak izan diren diren obrak, orkestrak eta taldeak gonbidatzea aurtengo aldira.
Besteak beste, Rotterdameko Filarmonikak, English Baroque Soloist ganbera orkestrak, Budapest Festival Orchestrak eta Tolosako Kapitolioko Orkestrak joko dute Kursaal jauregian.
Baina bi dira hitzordu nagusiak. Batetik Giacomo Puccini italiarraren La Bohème operaren antzezpena. 1939ko lehen aldi hartan ere gauzatu zuten, eta aurten berriro taularatuko dute abuztuaren 15ean eta 17an. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak jardungo du fosoan Jose Ramon Encinarrek zuzenduta. Ainhoa Arteta arituko da kantuan, eta alboan izango ditu Teodor Ilincai, Juan Jesus Rodriguez, Elena de la Merced, eta baita Andra Mari eta Easo abesbatzak.
Beste hitzordu garrantzitsua azken egunekoa da. Budapest Festival Orquestak interpretatuko du Franz Schubert konpositore austriarraren pieza ezagunenetakoa bat, Ivan Ficherren zuzendaritzapean.