THE GODFATHERS

Punkaren osteko rock klasikoak

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Apirilak 25: Gasteizko Hell Doradon, 22:00etan (+The Storm Clouds Rock Band).

Apirilak 26: Iruñeko Zentral aretoan, 20:30ean.

Ibilbide luzeko taldea izanagatik, disko ekoizpen laburrekoa da The Godfathers Londresko taldea. Bere ibilbidean aldaketa asko izan ditu, eta baita geldialdiak ere; baina, hala ere, 1980ko hamarkada hasieran Ingalaterrako post-punk giroan sortutako taldeen artean sona lortu zuenetako bat izan zen. 1988an Birth, School, Work, Death lan laudatuarekin egin zuen debuta bostekoak, blues eta punk oinarrietatik abiatuta rockaren aldaera garaikideagoetara eginez. Dozena erdi disko plazaratu dituzte harrezkeroztik, azkena 2013an: Jukebox Fury. Aurretik, ia bi hamarkada lanik argitaratu gabe egonak zeuden; 1996an Afterlife kaleratu zutenetik, hain zuzen ere. Berriro elkartu eta martxan dira berriz.Hitz kritiko eta gordinak, jarrera oldarkorra —izenetik beretik hasita, gangster estetikaren zale dira—eta gitarra zorrotzak dituzte ikur nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.