kulTURA

'Quousque tandem...!' liburuaren seigarren berrargitarapena

Jorge Oteizak 1963an atera zuen lana. "Liburu mitikoa eta historikoa da, gure kultura ezagutzeko ezinbestekoa", Iñaki Arzoz artistaren arabera.

2010eko urtarrilaren 28a
16:54
Entzun
1963an argitaratu zuen Jorge Oteiza eskulturgile eta pentsalariak (Orio, 1908-2003) =iQuousque tandem...!' liburua, eta hor segitzen du lanak, bizirik. Kasu, gaur aurkeztu dute seigarren berrargitarapena. "Liburu mitikoa eta historikoa baita, gure kultura ezagutzeko ezinbestekoa", adierazi du Iñaki Arzoz artistak Iruñean egin duten aurkezpenean. "Quousque tandem...!'=i gabe ez zegokeen euskal kultura modernoa".

1993an argitaratu zuten bosgarren edizioa, artean Oteiza bizi zela, eta orduan hark egindako zehaztasunak-eta jarraituz atera dute oraingoa. 1.500 aleko tirada dauka eta Pamiela argitaletxeak atera du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.