Musika

Raimundo Sarriegiri buruzko weba zabaldu du Eresbilek

Aurten beteko dira 100 urte konpositore donostiarra zendu zela, eta musikaren euskal artxiboak hari buruzko informazio andana jarri du eskuragarri eresbil.com/web/sarriegui helbidean.

2013ko urtarrilaren 16a
16:02
Entzun

Raimundo Sarriegi konpositore donostiarra zendu zeneko mendeurrena beteko da aurten. Horren harira, Eresbil musikaren euskal artxiboak beraien webgunean hari buruzko informazio andana biltzen duen gunea abiarazi du. Konpositorearen biografiaz gain, haren jatorrizko partiturak zein egokituak, grabazio argitaragabeak, orduko Donostiari buruzko informazioa eta abar bildu dituzte. Informazioa zein musika hartzeko aukera ere badago. Besteak beste, Donostiako danborrada hasten duen Sarriegi martxaren grabaketa zaharrena aurki daiteke bertan, 1924. urteko San Sebastian egunekoa.

Jon Bagues Eresbileko zuzendaria eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea pozik agertu dira urteurrena dela-eta Sarriegiri buruzko weba zabaldu izanaz. Esan dute ez dela kasualitatea proiektua orain abian jarri izana, hiru egun baino ez dira-eta falta San Sebastian Eguna eta danborrada ospatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.