ZINEMA

Raul Ruiz zinemagilea hil da

Txileko artista minbiziaren ondorioz hil da, 70 urte zituela.

2011ko abuztuaren 19a
16:42
Entzun

Raul Ruiz Txileko zinemagile eta zuzendaria hil da, 70 urte zituela. 

Zinemagile eta zuzendariaz gain, Frantzian oinarritutako zinemaren teorialaria ere bazen. Erbesteratua zegoen, 1973. urteko kolpe militarra izan zenetik. 80ko hamarkadan egin zen ezagun munduan, Las tres coronas del marinero (Marinelaren hiru koroak, 1983) eta La isla del tesoro (Altxorraren uhartea, 1985) lanekin.

Artistak hainbat sari jaso zituen. Donostiako Zinemaldiari dagokionez, zuzendari onenaren zilarrezko maskorra lortu zuen behin, Misterios de Lisboa (Lisboako Misterioak) lanarengatik.

Une honetan bi proiektu zituen martxan. Amaitu gabeko bi horiez aparte, 150 lan utzi ditu Raul Ruizek. 

Txileko Kultura ministroak, Luciano Cruz-Cokek, doluminak eman dizkio Ruizen familiari Twitter bidez. Azaldu du haren gorpuari Txilen lur emango diotela, "haren nahia hala zelako". 

Biriketako infekzio baten ondorioz hil da. Zinemagileak gibeleko minbizia zuen 2009tik; gibel transplante bat egin zioten, eta ahul zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.