Zinema

Ray Harryhausen efektu berezien maisua hil da

Stop-motion animazioaren aitzindarietako bat izen zen eta ekoizle lanak ere egin zituen

mikel lizarralde
2013ko maiatzaren 7a
19:04
Entzun

Zuzendari lanetan aritzen ez bazen ere, hark lan egin zuen filmetako asko eta asko "Ray Harryhausenenak" bilakatu dira zinema ikusle belaunaldi askorentzat. Izan ere, 50eko eta 60ko hamarkadetan Hollywooden stop-motion animazio teknikarekin egindako film askoren atzean bera egon zen: 20 Million Miles to Earth (1957), The 7th Voyage of Sinbad (1958), The Three Worlds of Gulliver (1960), Mysterious Island (1961), Jason and the Argonauts (1963) One Million Years B.C. (1966) ...

Gerora, zinemagile askok aitortu dute Harryhausenekiko miresmena, Tim Burtonek eta Henry Selickek besteak beste.

Ray Harryhausen 1920an jaio zen Los Angelesen, eta gaur hil da Londresen. 93 urte zituen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.