DONOSTIAKO ZINEMALDIA

'Regression' filmak inauguratuko du Zinemaldia

Alejandro Amenabarren lanaren mundu mailako estreinaldia izango da Donostiakoa.

'Regression' filmaren fotograma bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
2015eko abuztuaren 14a
11:09
Entzun

Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo aurkezten den film hori irailaren 18an izango da ikusgai lehen aldiz mundu osoan, Kursaalen.

Regression-ek nazioarteko aktore-talde bat bildu du, Ethan Hawke, Emma Watson, David Thewlis eta David Dencik buruan. Amenabar bera izan da gidoigilea ere; egiten duen seigarren film luzean, thriller psikologikora itzuli da. Dagoeneko klasikoak diren hainbat ekarpen egin ditu genero horretan: esaterako, The Others, Abre los Ojos eta Tesis. Kanadan eta ingelesez errodatu dute filma, eta Fernando Bovairak ekoiztu du.

1990eko Minnesotan dago kokatua: protagonista Bruce Kenner (Ethan Hawke) da, Angelaren (Emma Watson) kasua ikertzen ari den detektibea. Angelak bere aita John Grayri krimen aitorrezin bat egin izana leporatu dio. Johnek, ustekabean eta gertatutako ezer gogoratu gabe, bere errua aitortzen duenean, Dr. Raines psikologo ospetsua kasuan sartuko da, Johni oroitzapenak gogoratzen laguntzeko. Haiek aurkitutakoak konspirazio gaizto bat aterako du argitara.

Antolakuntzak ostegunean jakinarazi zuen London Road filmaren emanaldiarekin amaituko dela Zinemaldiaren 63. edizioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.