Bermejok eskuz egin du kartela. Luma-kartoizko zatitxoak kartoi beltzaren gainean jarri zituen, eta iPhone-arekin argazkia atera zion: hala, ikuspegi berezi bat lortu zuen, eta mugimendua iradoki. Ondoren, Whatsappen bidez ordenagailura pasa zuen irudia, eta Photoshopekin landu zuen kartela. Bermejok dioenez, kartelarekin "musikak amets eginarazteko, beste norabait — mundu errealetik onirikora— lekualdatzeko duen ahalmena" islatu nahi izan du.
Kartela hautatu duen epaimahaian hainbat esparrutako lagunek hartu dute parte: Alex Ubago abeslariak, Antton Olariaga marrazkilari eta BERRIA egunkarian argitaratzen Den Zakilixut komiki zintaren egileak, Iker Seisdedos El País egunkariko kultura saileko buruak eta Mar Abad Yorokobu joera berrien diseinu eta publizitate aldizkariko erredaktore buruak.
Horiekin batera, Heineken Jazzaldiko bi ordezkarik (Miguel Martín, jazzaldiko zuzendaria eta Jaione Askasibar, Donostia Kulturako komunikazio arduraduna) eta Heineken Españako beste bik (Helena Ruiz eta Antonio Rodriguez Suarez) hartu dute parte epaimahaian.
Kartel irabazleak 1.200 euroko saria jaso du.
Donostiako Jazzaldia uztailaren 24tik 28ra egingo da.