Donostiako 65. Zinemaldia

Ricardo Darin: "Hau ez da sari bat, aitorpen bat da"

Aktore argentinarrak gaur gauean jasoko du Donostia saria, Kursaalean egingo den ekitaldian. 'La cordillera' filma aurkeztu du gaur goizean.

Ricardo Darin aktore argentinarra. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
mikel lizarralde
2017ko irailaren 26a
13:42
Entzun

Ez zaizkiola sariak gustatzen adierazi du Ricardo Darinek gaur goizean prentsaren aurrean egindako agerraldian. Ez, behintzat, lan bat beste baten gainetik nabarmentzea suposatzen duen heinean. "Deseroso sentitzen naiz sariekin. Esaten dutelako bat beste bat baino hobea dela. Eta ez zait gustatzen hori. Bat nabarmendu beharrak beste bat baztertzen du". Gaur jasoko duen Donostia saria, ordea, "aitorpen" gisa ulertzen du. Egindako lanaren aitortza.

Umoretsu eta kazetariekin konplizitate handia erakutsiz agertu da gaur Darin Kursaaleko aretora. Santiago Mitre zinemagileak zuzendutako La cordillera filma aurkeztera etorri da, eta horrek aukera eman dio aktore lanaz, Latinoamerikako politikagintzaz eta Argentinaz hitz egiteko. Eta Donostian egotea bera saritzat jo du. "Nik beti sentitu dut berotasuna hemen. Beti oso modu adiskidetsuan hartu izan naute. Ez dut saririk behar horretarako; kalean bertan eta jendearekin hizketan sumatzen dut".

Orain dela bi urte gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Darinek Cesc Gayren Truman filmean egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.