'Ríndete mañana'-k zirrara eragin du Filipinetan
ZINEMA. Michael Collins eta Marty Syjucoren Ríndete mañana film dokumentala, Paco Larrañaga presoaren kasuan oinarritua, zirrara handiz jaso dute Manilan izan duen estreinaldian. «Filipinetan gehienek erruduntzat zuten, baina 15 urte igaro dira eta jendea gauzak beste ikuspegi batetik begiratzeko prest dago», adierazi du Collinsek. Filmak Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiko Ikusleen Saria irabazi du aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu