«Hirak hitz egin zuen, eta hira mozkorraldi bat bezalakoa da; ezin izan nuen kontrolatu». Arturo Ripstein zinemagilearen hitzak dira, Donostiako Zinemaldiaren ostean egindako adierazpenen ingurukoak. Damututa dago, oso. Hark azaldu duenez, kasketa batek eraman zuen horretara; bestela, ez zen inoiz halakorik gertatuko. «Gorabehera penagarri» gisa definitu du gertatutakoa, eta atzo kaleratutako ohar batekin amaitutzat eman nahi du kontua. «Onartzen dut egin ditudan film batzuez damutzen naizela, baina are gehiago damutzen naiz eman ditudan elkarrizketez».
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak esker onez jaso ditu zinemagilearen hitzak, eta Ripsteinek kaleratutako oharra «bera bezain bikaina eta dibertigarria» dela azaldu du. «Zinemagile handia da, kontatzeko eta esateko gauza asko dituelako».
Irailaren 29an Gara egunkarian egindako elkarrizketa batean esandakoek piztu zuten sua. Zinemaldira ez zela itzuliko jakinarazi zuen, «jaialdi serio» bat ez dela iritzita.
Ripsteinek dio Zinemaldiari egindako kritikez damutzen dela
Zinemagilearen arabera, amorruak eraman zuen adierazpen horiek egitera; «penagarritzat» jo du gertatutakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu