Robert De Niro izango du buru aurten Cannesko zinema jaialdiko epaimahaiak

Tribeca eta Dohako jaialdiei aitortza egin nahi diete, De Niro horien sortzaileetakoa dela gogora ekarriz

Agentziak
Cannes
2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Robert De Niro aktore, zuzendari eta ekoizlea izango da Cannesko zinema jaialdiaren aurtengo ekitaldiko epaimahaiburua. Gonbidapen horrekin, Tribeca eta Dohako zinema jaialdiei aitortza egin nahi diete antolatzaileek. «Tribeca eta Dohako jaialdien sortzaileetako bat izanik, epaimahaietako kideen estimua irabazi du De Nirok», Gilles Jacobek eta Thierry Firmauxek, Cannesko zinema jaialdiaren lehendakariak eta ordezkari nagusiak hurrenez hurren, adierazi dutenez. Jaialdia maiatzaren 11n hasi eta 22an amaituko da.

Cannesen epaimahaiburu lana egitea «arraroa» egingo zaiola adierazi du De Nirok, hura delako «munduko jaialdirik zaharrenetakoa eta onenetakoa». Martin Scorseseren Taxi Driver filmarekin agertu zen lehen aldiz Cannesko jaialdira, 1976an, eta filmak Urrezko Palma eskuratu zuen. 1986an gizonezko aktorerik onenaren Urrezko Palma irabazi zuen Roland Joffen The Mission filmean egindako lanarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.