Kultura

Rodinen zazpi eskultura, Andra Mari Zuriaren plazan

Azaroaren 24a bitartean egongo dira ikusgai, Parisko Rodinen Museoak utzita.

2011ko urriaren 10a
14:36
Entzun

Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza Auguste Rodin eskulturgilearen omenezko museo bihurtu da gaur horren zazpi lan jarrita. La Caixaren Artea Kalea programaren barruan, Pentsalaria eta Rodinen beste sei eskultura ikus daitezke plazan azaroaren 24a bitartean.

Parisko Rodinen Museoak utzi ditu artelanak erakusketarako, eta Helene Marraud Rodinen Museoko ordezkariak parte hartu du irekiera ekitaldian. Javier Maroto hiriko alkateak esan du ekitaldia Gasteiz hurrengo urtean izango denaren atarikoa dela. Datorren urtean Europako hiriburu berde izango da Gasteiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.