Rossiniren 'L'italiana in Algeri' lan komikoarekin hasiko du urtea OLBEk

Emilio Sagik zuzenduko du «tarteka dramatikoa, marteka burugabea» den opera, larunbat honetatik hil amaierara

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Joaquin Rossini konpositore italiarraren obra «dibertigarri» batekin hasiko du urtea OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak. L'italiana in Algeri opera komikoaren bost emanaldi eskainiko ditu Bilboko Euskalduna jauregian, hilaren 22an, 25ean, 28an, 29an eta 31n.

Lan dibertigarria izateaz gain gain, «tarteka dramatikoa, marteka burugabea» ere badela azaldu Jon Paul Lakak, OLBEko zuzendari artistikoak. Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistiko ere badenak zuzenduko du. Eta Lakak dioenez, «ikusle-entzuleek istorioa ondo ulertzeko eta gozatua hartzeko moduko ikuskizuna prestatu du Sagik».

OLBErekin hainbat alditan kantatutako Daniela Barcellona mezzo-sopranoak interpretatuko du Isabellaren rola. Lindororen rolean, berriz, Rossiniren lanetan maisu den Antonio Siracusa tenorra ariko da. Siracusak aurrenekoz abestuko du Bilbon. Michele Pertusi baxuak interpretatuko du Mustafaren rola.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagunduko ditu abeslariak, Michele Mariotti zuzendari dela. Bilboko Operako Abesbatzak ere parte hartuko du obran, Boris Dijinen gidaritzapean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.