Sevillako bizargina operarekin Musika Hamabostaldiari hasiera eman ondoren, Kursaal auditoriumak kontzertu sinfonikoei egingo die leku gaurtik aurrera.Rotterdamgo Orkestra Filarmonikoak bi emanaldi eskainiko ditu, gaur eta bihar, Yannick Nezet-Seguin quebectarrak zuzenduta. Orkestrak hiru pieza eskainiko ditu gaur: Maurice Ravelen Ma mére l'oye suitea —konpositore lapurtarrak haur ipuinetan oinarrituta idatzitako obra— , Franz Liszten Piano eta orkestrarako 2. kontzertua eta Bela Bartoken Orkestrarentzako kontzertua. Nicholas Angelicah pianista estatubatuarra ariko da bakarlari.
Bihar, Donostiako Orfeoiak eta Orfeoi Txikiak lagunduko diote orkestrari, Jose Antonio Sainz Alfaro eta Esteban Urzelaik zuzenduta, hurrenez hurren. Karen Cargill mezzosopranoak ere kantatuko du. Gustav Mahlerren 3. Sinfonia eskainiko dute, konpositore austriarra ere Hamabostaldiak omenduen artean baitago.
Tomas Luis de Victoriak ere izango du bere tartea gaurko egitarauan. Haren heriotzaren laugarren mendeurrenean, Iruñeko Ganbera Abesbatzak Officium Defunctorum obra interpretatuko du San Telmo museoan. Horrez gain, Marina Rodriguez Cusi mezzosopranoak Guridi, Toldra, Montsalvatge, Albeniz eta beste konpositore batzuen obrak abestuko ditu Beasainen, Borja Mariño pianistak lagunduta.
Donostiako 72. Musika Hamabostaldia
Rotterdamgo Orkestrak bi aldiz joko du Kursaalean
Yannick Nezet-Seguin zuzendariaren gidaritzapean, Liszt, Bartok eta Ravelen obrak eskainiko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu