Saguganbara da azokako gunerik jendetsuenetakoa

Haur eta helduentzako ikuskizunak egiten dituzte.

2012ko abenduaren 7a
18:56
Entzun

Saguganbara da aurtengo Durangoko Azokako gunerik jendetsuenetakoa. Atzo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, eta Toti Martinez de Lezea eta ijitoak izan ziren protagonistak. Gaur goizean, Kimutx ikuskizuna egin dute, eta jende asko batu da.

Arratsalderako beste hainbat ekimen daude iragarrita: emakume ijitoen ipuin kontaketa, euskarazko jolasen tailerra, eta Lankuren 11 Kantatzeko lanaren aurkezpena.

Asteburuan ekimen gehiago egingo dituzte Saguganbaran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.