Arabako Foru Aldundiaren aurka jarria zuen salaketa artxibatu izana txarretsi du SOS Iruña-Veleia herri plataformak. Julio Nuñez arkeologoak zuzendutako lanei buruz Diputazioak eginiko txostena aintzat hartu zuen epaileak salaketa artxibatzeko. Herri plataformak, ordea, deitoratu egin du auzitegiak erabakia hartzeko «auzian nahasiak ez dauden arkeologia adituei» beste txosten bat eskatu ez izana.
Nuñezen taldeak aztarnategian aurrera daramatzan lanen aurka jarria zuen salaketa, hondeamakinak ondarea suntsitzen ari direla iritzita. Plataforma ez dago hondeamakinekin lan egitearen aurka, «haiek erabili diren moduaren kontra» baizik, SOS Iruña-Veleiako eledun Xabi Otsoa de Aldak eta Koenraad van den Driessche geologiako doktoreak joan den astean Arabako Batzar Nagusietan azaldu zutenez.Txostenean hondeamakinen erabilerari buruz Aldundiak jarritako adibideak urgentziazko hirigintza obra publikoei dagozkiela azaldu zuten. «Baina Iruña-Veleia ikerketa proiektu bat da, eta presaka ibiltzea ez dago justifikatuta». Aztarnategiko Zuzendaritza Plana bertan behera uzteko eskatu zuten berriz ere, baita alderdikeriarik gabeko talde batek hondakinak aztertzeko aukera izatea ere.
Salaketa beste txostenik eskatu gabe artxibatu izana arbuiatu du SOS Veleiak
Julio Nuñezen taldeak hondeamakinak modu desegokian erabili dituela berretsi du herri plataformak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu