ARKEOLOGIA

San Adrianen duela 14.000 urteko aztarnak aurkitu dituzte

San Adriango kobako indusketa arkeologikoetan Erdi Aroko, Brontze Aroko eta azken glaziazioko aztarnak topatu dituzte, Aizkorri natura parkean.

2013ko abuztuaren 2a
16:49
Entzun

Arantzadi Zientzia Elkarteak, 2008az geroztik  San Adriango "tunelean" egiten ari den indusketetan, orain dela 13.000 urteko azken glaziazioan gizakia bizi izan zela frogatzen duten suharriz egindako tresnak, eta animalia hezurrak atera dituzte. Aurkikuntza interesgarria da, garai haietan 1.000 metroko altuerako lekukotasun bakarrenetakoa izanik, garaiko gizakia nola bizi zen aztertzeko esanguratsua izan daitekeelako. Orain arteko aztarnen arabera ehiztari eta biltzaileak ziren.

Badira, bestalde, duela 3.500 urte inguru, Brontze Aroan, landutako zeramika zati eta silexezko lanabesak, eta baita garaiko fauna eta floraren hondakinak ere. Horren arabera, garai hartarako nekazaritzan eta abeltzantzan trebatuak ziren gizakiak bizi izan ziren. Erdi Aroari dagokionez, lehendik ere ezagutzen zen gaztelu baten, eta historia dezente arakatua duen galtzada baten aztarnak dira garrantzitsuenak.

Indusketetan ateratako materiala aztertu ondoren, Zegamako Aizkorriko Interpretazio Zentroan dago ikusgai. Indusketetan dihardutenek adierazi dutenez, oraindik ere litekeena da material interesgarri gehiago aurkitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.