San Telmoren eraikina, sari bateko hautagai AEBetan
ARTEA.Condé Nast Traveller AEBetako aldizkariak 2012ko Berrikuntza eta Diseinu Sarietarako izendatu du Donostiako San Telmo museoko handitze lana. Nieto Sobejano arkitektoak diseinatu du, eta aldizkariaren editorialak aurtengo kultura arloko diseinu onenen artean sartu du. Webgunean bozka daiteke, eta maiatzaren 22an jakinraziko dute zein den irabazlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu