Aizkorri argitaletxeak hiru liburu berri gehitu dizkio Irakurri, bizi bildumari: Pello Añorgaren Gure hiztegi magikoa, Josu Waliñoren Pirata Ximon eta Karlos Santistebanen Karramarro bat buruan.
Añorgaren liburua Jokin Mitxelenak ilustratu du, eta lotara joan nahi ez duen ume baten eta haren aitaren istorioa kontatzen du. Waliñorenak umeen imajinazioa aldarrikatu nahi du, eta Eider Eibarren marrazkiak ditu. Azkenik, Santistebanen ipuina Leire Iparragirrek ilustratu du, eta gaixotasun larrien gaia jorratzen du.
Santisteban, Añorga eta Waliñoren ipuin bana argitaratu du Aizkorrik
'Irakurri, bizi' bilduman kaleratu ditu argitaletxeak, bost urtetik gorako haurrentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu