Haren poema gehienek amodioa eta izadia dute mintzagai, eta gatazka, beldurra eta hausturak adierazten ditu elementu horien bidez. Poesiaz gain, batez ere haurrei zuzendutako irratirako istorioak eta kontakizunak ere idatzi zituen. Lan horien musikaltasuna eta soiltasuna direla-eta, herri poesiaren tradizioan kokatu izan dute adituek.
1935ean jaiotakoa, Alemania komunistan hazi eta hezi zen. Ingrid Hella Irmelinde Bernstein zen haren ezkondu aurretiko izena, baina izengoiti bat hartu zuen —Sarah eta haren senarraren abizena— 60ko hamarkadatik aurrera, judutarrei elkartasuna adierazteko eta nazien krimenak salatzeko.
Alemania Demokratikoko gobernua kritikatu zuen 1976an, Wolf Biermann abeslariari herritartasuna kendu ziolako. Gogor arbuiatu zuten Kirsch, eta Alemania Federalera alde egin behar izan zuen. Herrialdearen iparraldean bizi izan zen hil artean. Erretiratuta igaro zituen azkenengo urteak, poesiara emana.
Katzenleben (1984), Allerlei-Rauh (1988) edo Spreu (1991) dira haren lan nabarmenenetako batzuk.