Vianako Printzea Saria

Saria ez dute Espainiako errege-erreginek emango

Nafarroako Gobernuak hainbat aldaketa egin dizkio sariari; diru ekarpenik gabekoa izatea eta Erriberrin banatzea daude horien artean.

Espainiako errege-erreginak, aurtengo saria ematen. JESUS DIGES / EFE
Berria.eus
2015eko abenduaren 23a
13:27
Entzun

Heldu den urtean, Espainiako Erret Etxeak ez du —orain arte egin bezala— Kulturaren Vianako Printzea saria banatuko. Halaber, datorren urtetik aurrera sariak ez du diru ekarpenik izango, eta Erriberrin egingo da sari emate ekitaldia.

Nafarroako Gobernuak gaur onartutako dekretuan jaso ditu aldaketa horiek, Ana Herrera Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilariak jakitera eman duenez. Aurrerantzean "izaera ohoregile hutsa" izango du sariak, eta sarituak ez du dirudik jasoko horregatik. Halaber, heldu den urtekoa Erriberrin banatuko dela ebaraki dute, udaberrian. Orain arte Leireko monasterioan egin izan da sari banaketa ekitaldia, Espainiako errege-erreginekin.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.