Donostiako Zinemaldia

Sarien gaineko balorazioa azkeneko 'Zinemaldi@n' saioan

Gaur amaitu da BERRIA.INFO eta Hamaika Telebistak elkarlanean Zinemaldiaren inguruan egin duten saioa.  [Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/25809617[/Ustream]  

2012ko irailaren 30a
08:28
Entzun

Atzo amaitu zen Donostiako Zinemaldia, sari banaketarekin, eta BERRIA.INFOren eta Hamaika Telebistaren Zinemaldi@n saioa gaur amaitu da, sarien gaineko balorazioarekin. 

Hamaikak eta BERRIAk irailaren 21ean ekin zioten Z!nemaldi@n programa zuzenean eskaintzeari, Kursaaletik.

Gonbidatuak

- Lehen saioan Maialen Beloki Zinemaldiko aukeraketa batzordeko kidea eta Ramon Agirre aktorea (Amour) izan ziren gonbidatuak. 

- Bigarrenean Juanmi Gutierrez (Mur-mur) eta Berta Gaztelumendi (Mariposas en el hierro). 

- Igandean, Kandido Uranga (Baztan) eta Igor Otxoa (Pura vida).

- Astelehenean, Fermin Muguruza (Zuloak) eta Oskar Alegria.

- Asteartean, Gorka Otxoa eta Sara Cozar (Bypass).

- Asteazkenean ez zen saiorik izan, grebagatik.

- Ostegunean Izaskun Arandia (To say goodbye) eta Aizpea Goenaga (Etxepare) izan ziren gonbidatuak.

- Ostiralean Bernardo Atxaga eta Joxeanjel Arbelaitz (Leku hutsak, hitz beteak filmaren egileak).

- Atzo, Mikel Rueda eta Koldo Almandoz zinemagileak.

Euskarazko saio bakarra

Zinemaldiari buruzko zuzeneko telebista saio bakarra da, eta euskarazko bakarra ere bai. Inaxio Esnaola Hamaikako aurkezlea eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetaria dira ekoizle eta zuzendariak. Esnaola, gainera, aurkezle ere ari da. Lara Madinabeitia (BERRIA) eta Leire Ferro ere (Hamaika Telebista) ari dira lantaldean.

Programako edukiaren oinarria bi solasaldi izan dira. Bi solasaldi horietako batean, zinema adituak, kritikariak, kazetariak eta zinemaldiko filmak ikusi dituztenak egon dira; esate baterako, Gontzal Agote BERRIAko kritikaria. Agotek Sail Ofizialeko filmen kritikak egingo ditu, eta bi egunetik behin egongo da programan. Atzo Urrezko Maskorra irabaziko zuen filma asmatu zuen bere iragarpenean: Dans le maison.

Gehienbat Sail Ofizialeko filmak aztertu badituzte ere, Zabaltegikoak, Zinemirakoak eta beste sail batzuetakoak ere aztergai izan dituzte. Beste solasaldian, nagusiki, aurkeztuko diren Euskal Herriko filmen zuzendari eta aktoreak izan dira —batik bat, Zinemira eta Zabaltegi sailetakoak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.