Sarrionandiaren testuak irakurriko dituzte bihar Biurdana institutuan

Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Joseba Sarrionandiaren testuak irakurriko dituzte bihar, 09:15etik 13:45era bitarte, Iruñeko Biurdana institutuan hainbat pertsona ezagunek, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez. Jon Alonso, Josetxo Azkona, Angel Erro, Imma Errea eta Josu Jimenez Maia idazleak, Patxi Salaberri euskaltzaina, Mikel Bujanda eta Urko Aristi kazetariak, Rebeka Arraras enpresaburua, Oier Sanjurjo eta Asier Riesgo futbol jokalariak eta Gorka Urbizu musikaria izango dira irakurleen artean.

Iruñeko Udalak hitzaldi bat antolatzen du, urtero, Biurdana institutuko irakurraldiarekin lotuta, baina aurten ez du egingo, hautatutako idazlea Sarrionandia delako. Udalak institutuko arduradunei azaldu dienez, idazlea beste bat balitz egingo zen hitzaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.