Scorpionsekoek garaiz erretiratu nahi dute
MUSIKA. Klaus Maine Scorpions taldeko abeslariak esan du garaiz erretiratu nahi dutela, ez dutela «zahartuta eta nekatuta» bukatu nahi: «Gure intentzioa ez da aulki gurpildun batean musika egitea». Maineri iruditzen zaio «momenturen batean» kito esan beharko dutela. «Bitartean, %100 emango dugu». Scorpions taldea 1965ean sortu zen, Hannoverren (Alemania).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu