Sei kontzertu Donostiako Musika Sakratuko zikloan
MUSIKA. Ostiralean hasi eta hilaren 17ra bitartean iraungo du Donostiako Musika Sakratuaren Zikloak. Sei kontzertu eskainiko dituzte izen handiko abesbatzek. Gainera, Rafael Bonavita, Juan Vega eta Haizea Muñoz bakarlariek kontzertu berezia eskainiko dute gizatasuna eta jainkotasuna inspirazio iturri hartuta, eta Maddi Oihenartek Urmulli taldeari lagunduko dio San Telmon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu