Sei lanen arteko bozek erabakiko dute Beterriko Liburuaren irabazlea
Aranbarri, Artola, Cano, Irigoien, Lertxundi eta Mendiguren dira galbahea pasatu duten liburuen egileak
Iaz argitaratutako liburu guztien arteko sei geratu dira Beterriko Liburua saria irabazteko lehian 111 Akademiako kideen lehen bozketaren ondotik, bakar batek ere ez dituelako bozen %30 jaso:Iñigo Aranbarriren Zamaontzia, Xabier Artolaren Argi-itzalen neurria, Harkaitz Canoren Twist, Joan Mari Irigoienen Ur arreak, ur garbiak, Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa eta Xabier Mendiguren Elizegiren Sakoneta. Martxoaren 18ra arte dago zabalik sei horietako bati boza emateko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu