Sei talde ariko dira Sanjosetako Trikitixa Jaialdian, omenaldi gabe

«Trikitizaleentzat» antolatutako saioa izango da, etzi arratsaldean, Azpeitiko Izarraitz kiroldegian

Xabi Solano (Esne Zopak-ekoa). -- / BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun

Aurtengoan inor omendu gabe, sei talde ariko dira Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatutako Sanjosetako Trikitixa Jaialdian: Agirrebeña anai-arrebak eta Arkaitz Allur; Javier Lopez Jaso eta Marcelo Escrich, jazz estiloko bikotea; Itxaso eta Irune Elizagoien; Xabi Solanoren Esne Zopak proiektua; Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza; eta Astiazaran anaiak eta Leire. San Jose egunez egingo da jaialdia, etzi, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita.

«Badirudi obligazio bat dela norbait omentzea eta, alde horretatik, garrantzia kentzen zaiola omenduari ere», azaldu du Iosu Arrizabalaga Izer Trikititxa Elkarteko lehendakariordeak. «Orduan, ez dugu besterik gabe norbait omendu nahi. Jaialdi on bat prestatuz gero, ez da omenaldirik behar jendea erakartzeko. Beharbada, apustu bat da, baina horrenbeste omenaldi ez dela ona iruditzen zait». Sanjosetako Trikitixa Jaialdiaren iazko ekitaldian Azpeitiko 36 trikitilari omendu zituzten, eta aurreko ekitaldietan ere urtero omendu ohi zen norbait.

Zaleak erakarri nahian

«Trikitizaleentzat antolatzen dugu jaialdia, ez antolatzaileontzat bakarrik», adierazi du Izerrek, jaialdia aurkeztean. «Etortzen den jendeari gustagarri izatea da gure nahia, datozen urteetan ere etor daitezen. Horrexegatik, mimo handiarekin aukeratzen saiatzen gara jaialdia girotuko duten parte hartzaileak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.